Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira uztailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Uztailaren 2rako, asteazkena, Mugikortasun gaiari buruzko herri batzarra deitu du Udalak arratsaldeko 18:30ean udaletxean. Plaza inguruaren oinezkotzea, herri-guneko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria izango dira hizpide.
Gehiago
LGBTI+ pertsonen eskubideak aldarrikatzeko, udalak eta herriko hainbat eragilek jarraian duzuen bideoa ondu dute. Bestalde, Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Informazioa, jarraian.
Gehiago
Zaldibiako udalbatzak gehiengo osoz bi mozio onartu zituen atzoko plenoan, EH Bilduren aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Lehen mozioa, LGBTI+ harrotasunaren ingurukoa, eta bigarrena, Kuba terrorismoa babesten duten estatuen zerrendatik kentzeko eskatuz. Jarraian irakurgai bi adierazpenak.
Gehiago
Uztailaren 3an, ostegun arratsaldean, LGBTI+ kolektiboaren inguruko hausnarketa egitera bultzatzen duen audogida erako erakusketa egongo da kultur etxean. 10 artistaren istorio bana entzungo dute parte hartzaileek, proposamen bisualak ikusten dituzten bitartean: irudiak, berriak, argazkiak...
Gehiago
Alamartxo gauarekin batera, udako ordutegia abiatu du Karreane kultur etxeak. Ekaineko azken astean eta uztail osoan 09:30etik 13:30era izango da irekita. Abuztuaren 1etik 31ra (biak barne) itxita egongo da.
Gehiago
Bihar, ostirala, ekainak 20, Lardizabal Eskolako ikasturte amaierako festa izanik, ibilgailuen joan etorria etengo da jarraian zehaztutako ordu eta eremuan.
Gehiago
Astelehenean, hilak 23, Alamartxo gaua izanik, ibilgailuen joan etorria etengo da jarraian zehaztutako ordu eta eremuan.
Gehiago
2025eko ekainaren 23an Zaldibiako plazan Alamartxoaren bueltan bildu ziren herritarrak udako solstizioa ospatzeko.
Hurrengo ikasturterako matrikula zabalik dago jada. Izen-emateko galdetegiko datuak bete behar dira. Epea: ekainak 30
Ostiralean, gaztetxoekin elkartu eta afari merienda batekin eman genion udako oporrei hasiera.
Amaitu dugu 2024-2025 denboraldia, eta dagoeneko hasi gara hurrengoa prestatzen. 2025-2026 denboraldirako pilota-eskolan izena emateko, bete formulario hau ekainaren 30erako:
Beroa lagun eta ikasturteari agur esaten ari garen aste honetan, gaur UR FESTA izan dugu eta a ze gozatua hartu dugun!! Dagoeneko prest gaude udari ongi etorria egiteko!!
Gaur LH1ekoen kontzertua izan dugu irakasleok eta haur hezkuntzakoek
Ikasturtean zehar baso eskolan, urmaelean, baratzan eta Eskola Agenda 2030 gaiaren inguruan landutakoak jaso dira ALDIZKARI honetan. Bilduma ederra.