• 2018, uztailak 26
    Udaletxe berria egiteko urratsak ematen

    Behin-betiko proiektua idatzia dagoenez, Zaldibiako Udala finantzaketa arloa lantzen ari da azken hilabeteetan. Europako Leader diru-laguntza deialdira aurkeztu da proiektua, baita Foru Aldundian ere.

    Landa eremuko herrietan ongizatea bultzatzeko proiektuak laguntzen dira Europako Leader laguntzaren bidez eta azken hilabeteetan bertara aurkezteko txostena osatu eta diru-laguntza lortzea lagunduko duten urratsak eman ditu Udalak. Udazkenerako espero da ebazpena.

    Uztailaren 10eko Osoko Bilkuran 2018ko aurrekontuetan milioi bat euroko kreditu gehikuntza egin zen aho batez eta jendaurreko erakusketa epean dago orain Udaletxeko idazkaritza sailean.

    Bestetik, Foru Aldundian izan ziren Zaldibiako udal ordezkariak Markel Olano Ahaldun Nagusiarekin eta Iñaki Labaka Lurralde Oreka Departamentuko zuzendariarekin. Egindako bideagatik zoriondu eta egungo programetan laguntza lerrorik ez badute ere, datorren urterako bideren bat lantzeko asmoa azaldu zuten Aldunditik.

    Abuztuko geldialdiaren ondoren, irailean ekingo zaie Kultur Etxe Zaharra bota eta eraikin berria egiteko deialdi eta lanei.

     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2018, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
11
 
12
 
13
 
14
 
1516
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /