• 2019, uztailak 22
    Herri Batzarreko aurkezpena

    Pasa den ostegunean egin zen udal herri batzarrean azalpenak emateko erabili zen aurkezpena hemen duzue ikusgai.

  • 2019, uztailak 18
    Udal herri batzarra ostegun honetan
    2019ko ekainaren 15etik udal korporazio berria.

    2019ko ekainaren 15ean hartu zuen erreleboa Zaldibiako Udal korporazio berriak. Zaldibiako Udal osaketan sakontzeko  HERRI BATZARRERAKO DEIA luzatzen die Udalak herritarrei uztailaren 18rako. 

  • 2019, uztailak 1
    Aritz Egearen marka saiakera larunbatean

    1978an Iñaki Maiorak ezarritako marka hausten saiatuko da Aritz Egea uztailaren 6an. Goizeko 10:00etan abiatuko da Ordiziarik txirrinduz eta Zaldibiko bariantetik Larraitz aldera joango da handik korrika Txindokira igotzeko. Ondoren bueltan bide bera egin beharko du. Maioraren marka 86 minutu eta 28 segunduan dago. Erronkak irauten duen bitartean adi ibili errepide hauetan eta antolakuntzaren jarraibideei kasu egin.

  • 2019, ekainak 28
    Elkarlanean ingurumena zaintzen

    Lardizabal Eskolako ikasleen ordezkaritza bat Udaletxean izan zen 2018-2019 ikasturtean ingurumena zaintzeko egindako lanketa azaldu eta Udalari ere proposamenak egiteko.

  • 2019, ekainak 24
    Konposta banatuko du gaur Sasietak plazan

    Gaur, ekainak 24. 16:00etatik 20:00etara Sasieta Mankomunitateak "Kalitatezko konposta zuri esker" kanpainaren barruan konposta banatu eta informazioa eskainiko die bertaratzen diren herritarrei. Kanpainari buruzko informazio gehiago hemen.

  • 2019, maiatzak 30

    Maiatzaren 24an ospatu zen Osoko Bilkuran landu zen kontratazio mahaiak egindako proposamena eta Indenort-Proviser UTEari esleitu zaio lana. Gasteiz eta Najeran dute egoitza enpresa hauek eta memoria teknikoan azaldu dutenez esperientzia handia dute halako eraikuntza lanetan. Ekainean zehar tramiteak egin eta lanak uztailean hastea aurreikusten da. 

  • 2019, maiatzak 17
    Hilerrirako pasealeku berria martxan

    Urte hasierako herri-batzarrean azaldu zenez, oinezko sarbidea egoera txarrean zegoela ikusirik eta hilerri aurreko bi lur eremuak Udalarenak izanik, hobekuntza proiektu txiki bat garatzen hasteari ekin zaio. Fase ezberdinetan egingo da. Lehen fasean erdiko pasabidea desagertu eta zig-zagean bariante azpitik abiatu eta hilerriko ateraino joango den 2 metroko zabalerako bidea egingo da.

  • 2019, maiatzak 16
    Bi eraikitzaile aurkeztu dira Udaletxe berria eraikitzeko

    Lehen deialdia hutsik geratu ondoren, proiektua eta aurrekontua berraztertu eta bigarren deialdia egin zen apirilean. Atzo amaitu zen aurkezpen epea eta bi eraikitzaile aurkeztu dira. Kontratazio mahaia astelehenean 12:00etan bilduko da puntuazioak zehaztu eta lana nori esleitu proposatzeko. Proposamena Osoko Bilkurak onartu behar du, bilkura hau maiatzaren 24an ospatuko delarik. Epeak betetzen badira, obra uztailean hastea aurreikusten da eta 15 hilabeteko iraupena izango dute.

  • 2019, maiatzak 16
    Hondakinen bereizketan marka berria: %86!

    Sasietak kaleratu dituen apirileko datuek baieztatu dutenez, Zaldibian inoiz izan dugun birziklapen tasa handiena eskuratu dugu, sortzen diren hondakinen %86 birziklatzera bideratzea. 3 birziklaguneak kendu eta auzoetan etxolak martxan jarri bezain laster lortu da marka. Eredugarria da zaldibitarron konpromisoa, zorionak!

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /