• 2019, urriak 4
    Musikarik gabeko ordua Zaldibiako barreketan

    Zaldibiako Udaletik, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde keinu txiki bat egin nahi dugu. Behar bereziak dituzten txikienek ere barraka edo tiobiboez goza dezaten nahi dugu. 

    Hori dela eta, URRIAk 6 IGANDEA eta urriak 7 ASTELEHENA 12:00etatik 13:00etara, ez da musikarik izango tiobibo edo barraketan.

    Aniztasun funtzionala duten pertsonak zarata, argi edo musika altuekiko hipersentsibilitatea izan ohi dute, eta barraken moduko eremuetan oso urduri jarri ohi dira.

    Keinu txiki horren bidez, uste dugu sentsibilizazio ekintza polita egin daitekeela, eta gainera, barraketan ibiltzea gustatu arren gaizki pasatzen duten behar berezi dun pertsona horiei barraketan ibiltzea erraztuko diegu.


    Zaldibian, 2019ko urriaren 4an.
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /