• 2019, azaroak 13
    Zaldibia Plazara, hastera goaz

    Udal Eraikin berria egiteko lanak martxan direla, plazaren diseinu berria zehazten joateko unea heldu da: estalpea, parkea, egonlekuak,… Azarotik martxora garatuko den prozesuaren 1. fasea hasiko da datorren astean sektorekako saioekin. Jarraian azalpen gehiago eta saioen datak.

    Pozesu honen helburu nagusia herritarren partaidetza ardatz izanda Zaldibiko plaza eraberritzeko gakoak, ideiak eta lehentasunak zehaztea litzateke, etorkizunean garatuko den plaza berriaren oinarriak finkatuz.

    1. fasean diagnostikoa egingo da, dauden beharren eta ideien jasoketa, alegia. Horretarako, plazan biltzen diren sektore ezberdinekin saio berezituak egingo dira eta baita herritar guztiei irekitako saioa ere. Jarraian dituzue datak:

    Haurrak: azaroak 20, asteazkena, Lardizabal Eskolan

    Plazako gurasoak: azaroak 20, asteazkena, 16:30ean Karreanen

    Emakumeak: azaroak 20, asteazkena, 18:30ean Karreanen

    Adineko herritarrak: azaroak 21, osteguna, 17:00etan Karreanen

    Kultur Elkarteak, bestelako Elkarteak eta Ostalariak: azaroak 21, osteguna, 19:00etan Karreanen

    Egun horietan zehar herriko komertzioetatik ere pasako dira ekarpenak jasotzera.

    SAIO IREKIA: abenduak 12, osteguna, 19:00etan (Antzokian edo Karreanen, eguna hurbildu ahala zehaztuko da)

    Saio hauetan, beraz, plazari buruzko ekarpenak egingo dira norbere bizipen eta beharretatik, baita behar kolektiboetatik ere. Jasotako guztia oinarri hartuta, urte berria hastearekin batera ekingo zaio 2. faseari, proposamenak lantzeari herritarrentzako saio ireki baten bidez.

    Azkenik, martxoa aldera, espazioaren diseinu berriaren aurkezpena egingo da beste saio ireki batean.

    Prozesu hau Hiritik At Kooperatibak gidatuko du, eta ondoan izango du herritarrez eta udal ordezkariez osatutako Talde Eragilea, prozesuaren jarraipen, sustapen eta ebaluazioa egingo dituena. Prozesua Zaldibiako Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /