• 2020, urtarrilak 21
    Zaldibia Herri Hezitzaile izateko abian

    Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? gaiaren inguruan hausnartu eta pentsarazteko eta ekimen, ideia eta ilusio berriak pizteko, datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, OinHerriren eskutik Herri Hezitzailearen aurkezpen irekia izango da Karreanen arratsaldeko 18:00etan. 

    Zaldibiako Udala Herri Hezitzailea filosofia Zaldibian txertatzeko bitarteko eta baliabideak jartzeko prest da.

    Horretarako, gaiaren inguruan hausnartu eta pentsarazteko eta ekimen, ideia eta ilusio berriak pizteko, datorren asteartean, hilaren 21ean, OinHerriren eskutik Herri Hezitzailearen aurkezpen irekia izango da Karreanen arratsaldeko 18:00etan.

    Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? Oinherri Euskal Herriko Herri Hezitzaileen Sareak zehaztu ditu galdera horien erantzunak, eta gaur egun herriz herri dabil bere ideiak zabaltzen. Eragile horren arabera, Euskal Herriko Herri Hezitzaile batek oinarrian ditu aniztasuna, euskara, parekidetasuna, zaintza, parte-hartzea, elkarlana, auzolana, komunitate sentimendua eta herriko kultur nahiz ingurumen ondarearekiko zaintza eta babesa. Zoru horren gainean lan eginda lortzen da Herri Hezitzailearen izaera. Baina, ba al dakigu zein balore sustatzen diren Zaldibian?

    Herri Hezitzailea, herritar guztiak barne biltzen dituen herri eredu bat da. Bakoitzak bere izaera galdu gabe, ipar komun baterantz lan egiten duen herri eredu bat. Herri hezitzaileak herriari/herritarrei ere aitortzen die, sarri eskola eta familien gainean erortzen den hezkuntza eragile figura, eta, herriak eta herritarrak hezkuntzan txertatzen ditu, bakoitza beretik, elkarrekin hezkuntza komunitate bat eraikitzeko.
     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2020, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4
5
6
7
 
8
 
9
 
10
11
1213
1415
 
16
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
26
27
28
 
29
 
30
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /