• 2020, otsailak 13
    Proposamen ugari jaso dira plaza berrirako

    Zaldibia Plazara! Prozesuaren baitan, amaitu da lehen fasea, etorkizuneko plazari buruzko ekarpenak jaso dituena. Ia 80 lagun bertaratu dira saioetara eta begirada ezberdinetatik jaso dira proposamenak. Jarraian duzue diagnostiko fasearen txostena. Orain bigarren faseari ekingo zaio, OTSAILAren 13an, OSTEGUNA, egingo diren saio irekien bidez.

    Iazko azaro eta abenduan hainbat saio egin ziren herritar sektore jakinei eta herritar guztiei zuzenduta eta saio haietan jasotakoen txostena plazaratu berri du Udalak. Zaldibia Plazara! Prozesuaren baitan, lehen fasea amaitu da beraz, etorkizuneko plazari buruzko ekarpenak jaso dituena. Ia 80 lagun bertaratu dira saioetara eta begirada ezberdinetatik jaso dira proposamenak: haurrak, gurasoak, emakumeak, ostalariak, kultur taldeak, adinekoak... Txosten osoa Udalean, webgunean eta udal eraikin eta tabernetan eskuratu daiteke eta partaide guztiek ere jaso dute.


    Orain hurrengo faseei ekingo zaie eta dagoeneko badago data jakin bat: OTSAILAren 13a, OSTEGUNA. Egun horretan 3 saio egingo dira: bat Lardizabal  eskolako 5. eta 6. mailakoekin 14:30ean, eta herritar guztiei irekitako 2 saio ireki Antzokian, 16:30ean lehenengo txanda eta 18:30ean bigarren txanda.

    Saio hauen helburua honakoa izango da: jasotako proposamenak aintzat hartuz (estalpea, parkea, elementu naturalak, altzariak, kanala, argitasuna...), adibide ezberdinak ekarriko dira eta hauen inguruan iritziak bilduko dira. Ondoren, elementu hauek plaza berrian izan beharreko kokapenaz iritziak jasoko dira.

    Herritar guztiei saioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, denon ikuspegiak kontuan izan ditzan zaldibiko plaza berriak.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2020, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4
5
6
7
 
8
 
9
 
10
11
1213
1415
 
16
17
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
26
27
28
 
29
 
30
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /