• 2020, otsailak 24
    Pertsona ezinduen mobilizazio eta transferentzien inguruko ikastaroa

    2020ko otsailaren 24, 26 eta martxoaren 2an 16:00etatik 19:00etara izango da Lahar-eko Pakea Galdosek emango duen ikastaroa. Izena emateko Zaldibiako Udalera edo Karreane kultur etxera jo dezakezue. Plaza kopuru mugatua dago.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, gizarte ongizatea helburu duten ikastaro hauek antolatu ditu Zaldibiako Udalak. Pakea Galdos erizainak gidatuko du 9 orduko ikastaro hau.

    Ikastaro hau pertsona ezinduen mobilizazio eta transferentzien inguruan zentratuko da eta bereziki ondorengo ekintza eta lekuak landuko dira:

    • Ekintzak:
      • Mobilizazio eta desplazamendua
      • Atsedena
      • Garbiketa
      • Janztea
      • Elikadura
      • Sendagaiak
      • Komunikazioa
      • Ordenagailua
      • Oroimena
    • Lekuak:
      • Desplazamendua etxean zehar
      • Komuna
      • Logela
      • Sukaldea.

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /