Agurra
    Joxan Etxabe Zaldibiako Alkatea

    Euskal Herrian sortu den egoera politiko berrian, aletxoa jartzera gatoz gu ere. Aldaketa politiko eta sozialari lur-eremu berriak eskaintzera. Ama-lurrari errespetua, ezkerreko eta balore aurrerakoien defentsa eta gauzatze bidean jartzeko lan egitera gatoz.

    ZALDIBI HERRI EUSKALDUNA ETA ANITZA DUGU, euskera da komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza nagusia, baina zenbait eremutan gabeziak ere antzematen ditugu. Etorkinen seme alabek euskeraz ikasteko aukera izan arren, sektore helduenak ordea, integratzeko zailtasun gehiagorekin somatzen ditugu.

    Aniztasuna eta migrazioaren errealitateari erantzuteko zubiak eraiki behar ditugu. Euskararen balioa nabarmendu eta atzerritik gure herrira etorririko zaldibitarren kultur aniztasuna ezagutu ahal izateko bideak sortu behar ditugu.

    KRISI GARAI HAUETAN, langabezian daudenen egoeraz hitz egitea ezinbestekoa da. Ez dakigu zehatz-mehatz Zaldibin krisiak ze eta nolako eragina duen, hala eta guztiz ere udalak dituen bitarteko eta baliabideak krisiaren eragina arintzeko erabiliko ditugu, bai lanpostu finkoak eta zuzenak sortuz, nahiz aldizkakoak izan, beti ere lan prekario eta duina ez den kontratazioari ihes eginez.

    ZERBITZU SOZIALAK egungo irizpideen arabera kudeatuko ditugu, zuzeneko etxez- etxeko zerbitzua mantenduz eta premia larrian dauden familien egoera kontuan hartuko dituen neurriak hartuz.

    URAREN KUDEAKETA bideratu da legegintzaldi honetan, hainbat polemika eta eztabaida antzu itxiaz. Urak herriarentzat duen balio historiko, kulturala eta herritarrekiko duen atxikimendua frogatuta gelditu da. Orain, zaindu egin behar dugu. UR ZIKINAK Legorretako araztegira eramateko erabakiak, azpiegitura berria eskatzen du eta azpiegitura hori bide-gorria egiteko aprobetxatu behar dugu.

    HONDAKINEN KUDEAKETARI DAGOKIONEZ, emaitza onenak ematen ari den etxez-etxeko zabor bilketa sistemari arreta handiz begiratzen diogu. Herritarren ahaleginari eta ikuspuntuari muzin egin eta azpiegitura erraldoi eta kutsakorren aurrean eztabaida eta aukerak aurkitzearen alde gaude. Bide horretan Sasieta Mankomunitatean aurten aurkeztuko da Goierrin bilketa sistema onena zein izango litzatekeen.

    ARAU ORDEZKATZAILEEN edo subsidiarioen berritzea eredu parte hartzailez burutuko dugu.

    Lehen sektoreak dituen arazo estruktural kontuan hartuz, herrian bizi ahal izateko etxe-bizitzak eraikiz eta industria arloan BILORE eta inguruan gain behera dauden enpresa txikien eraberritzea eta irtenbideak bilatuz.

    Ez dugu etxebizitza eraikitze neurrigabekoa bultzatuko. Aurrerantzean , dugun gabezietako bat konpontzen saiatuko gera, lurraren jabegoa publikoa lortu eta etxebizitzak merkatuaren logika espekulatzaileetatik ateraz.

    AZPIEGITUREN AZTERKETA sakona egingo dugu eta aisialdirako premiazko ikusten diren azpiegiturak (umeentzako parkeen gabezia, frontoi zaharra estaltzea e.a.) jendearen eskakizunak diren heinean bideratzen saiatuko gera.

    INGURUMENARI DAGOKIONEZ, borroka asko egin du herri honek. Herri lurrak, Aralarko pistak, aerodromorako pista, Bilore, Arkakako presa. Ama lurraren zaintzan tinko jarraituko dugu eta lehentasunetako bat dugu Bilorek ingurumenari egiten dion kaltea murriztea.

    KULTUR ARLOAN, herrian dagoen sakabanaketarekin amaitzea da gure eginkizunetako bat. Kultura gure herriaren nortasuna eta sustraiak dira. Izan zirenak eta gaur egun garenak batzen garen gunea da kultura.

    Kulturan eraginkorrak izan nahi badugu ditugun inertziak apurtu behar ditugu, epe motzean eta bultzada politikoz eta etekin elektorala bilatzen duten eskemak apurtuz. Ildo berean, talde txiki eta itxietan kultura berpizten saiatzen direnek eskubide guztia badute ere, elkarlanean herriko kultura berpizteko apustua egiten dugu.

    Lau urte hauek askotarako emango dutenaren esperantzarekin agurtzen gara.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, abuztua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /