• 2018, urriak 19

    Kultur Etxe zaharreko eraikinean kokatzen diren buzoiak Artxanberriko bulego berrira lekualdatuko dira asteazkenetik (urriaren 23a) aurrera. Erabiltzaileentzako oharra irakur dezakezue jarraian.

    OHARRA

    Posta bulego hau Artxanberriko bulego berrira lekualdatuko da datorren asteazkenetik, urriak 24, aurrera. Beraz, postariak urriaren 23an, asteartea bulego zaharrean emango du zerbitzua, baina hurrengo egunetik aurrera Artxanberriko posta bulego berrian. Postariaren harrera ordutegia berdina izango da, astelehenetik ostiralera 9:30etik 10:30era.

     

    BULEGO HONETAN BUZOIA DUTEN ERABILTZAILEENTZAT OHARRA

    Buzoi berriak egokitu dira Artxanberriko posta bulego berrian eta datorren asteazkenetik, urriak 24, aurrera han jaso beharko dituzu gutunak. Zure buzoi berriko giltza jasotzeko pasa zaitez Udaletxeko harreratik. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.

    Posta bulego berriko sarrerako ateak ez du giltzarik behar, automatikoki irekiko da egunero 8:00etatik 22:00etara.

    Edozein zalantzarako jo ezazu Udalera. Eskerrik asko,

    Zaldibiako Udala

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /