• 2019, azaroak 14
    Trafiko oharra: Olakosai bidea

    Bidearen konponketa lanak direla eta, OSTEGUN goizetik aurrera eta asteburu osoan zehar eragozpenak izango dira Olakosai bidean, BITOETXEKO BIDEGURUTZE ONDOTIK GORA. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun horietan ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Eguraldia dela eta, baliteke lanak datorren astearen zeharrera ere luzatzea. 

  • 2019, azaroak 4
    2020rako Ordenantza Fiskalak jendaurrean

    Datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ziren behin-behinean urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran eta ostegunean argitaratu ziren GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Udaletxean aztertu eta erreklamatu daiteke abenduaren 16ra arteko epean.

  • 2019, urriak 31
    Jose Angel Otxoa de Eribe preso politiko ohiaren heriotza dela eta

    Zaldibiako EH Bilduk gaiaren larritasuna medio eta urgentziaz, ondorengo adierazpena aurkeztu zion Zaldibiako Alkateari, honek udalbatzari proposamena mahai gaineratu eta Zaldibiako Udalbatzak onartu zezan. Aho batez onartu zen honako adierazpena astearteko Osoko Bilkuran.

  • 2019, urriak 31
    Goierriko Foru Bidegorrien eraikuntzaren aldeko Adierazpena

     Goierriko Foru Bidegorrien Eraikuntzaren aldeko adierazpena aho batez onartu zen astearteko Osoko Bilkuran, EHBilduk proposatuta. Jarraian adierazpena osorik.

  • 2019, urriak 29
    Ohiko Osoko Bilkura deialdia

    Urriak 29, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan izango da bilkura. Atxikita duzue deialdia gaiordenarekin. Osoko Bilkurak publikoak dira, herritarrak ere bertaratu daitezke.

  • 2019, urriak 26

    Ardiki eguna dela eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da. Jarraian informazio gehiago.

  • 2019, urriak 23

    Udal eraikin berriko obretako garabiaren muntai lanak direla eta trafiko murrizketak aplikatuko dira, URRIAK 23 ASTEAZKENEAN, GOIZEKO 7:30etatik muntaia bukatu arte.Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Bego mertzeriatik Illati taberna arteko aparkalekuetan EZINGO DA aparkatu eta aparkalekuak libre egon beharko dira goizeko 7:30etarako. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese inguruko geltokia erabili beharko da.

  • 2019, urriak 17

    Osteguna, urriak 17, arratsaldeko 17:15ean presazko osoko bilkura ospatuko da Zaldibiako Udaleko Batzar Aretoan. Bertan, Kataluniari buruzko udal adierazpena onartuko da eta azaroaren 10eko hauteskundeetarako mahai-kideen zozketa egingo da.

  • 2019, urriak 8
    Enirio-Aralar Mankomunitateko Aholku Batzordearen deialdia

    Zuzendaritza Batzordeak erabakita, Mankomunitatearen baitan landuko diren gaien inguruan aholkurako eta eztabaidarako osatu den organo berria da Aholku Batzordea eta lehen bilera bihar izango da, urriaren 9a, asteazkena,  Ordiziako Udal Aretoan. Herritar orori irekia dago batzordea eta deialdiaren berri ematen dugu Lehendakariaren eskariari erantzunez. Jarraian duzue gaiordena.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /