• 2019, urriak 26

    Ardiki eguna dela eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da. Jarraian informazio gehiago.

    Larunbatean eta igandean ezarriko diren ondorengo murrizketak kontuan hartzea eskatzen da:

    Herrigunea ibilgailuentzat itxita

    Noiz: larunbata urriak 26,21:00etatik - igandea urriak 27, 22:00etara.
    Non: Mediku Etxetik (Santa Fe 21A) Mariaundiñera (Santa Fe 45).

    Trafiko murrizketa horrek eragin diezaieken bizilagunei, aipatutako egun eta orduetan, zehaztutako eremuan autorik ezingo dutela erabili jakinarazten diegu.

    Aparkamendu debekua:

    Noiz: larunbata urriak 26, 21:00etatik aurrera
    Non: Bego merzeriatik (Santa Fe 23) Estanko arte (Santa Fe 29)

    Ibi iraunkorra:

    Santa Fe 30, 35, 39 eta 58 atarietan IBI iraunkorra duten bizilagunek, eta beraien ardurapean, aurkako norazkoan ibilgailuak sartzeko  behin behineko baimena izango dute, trafiko mozketak irauten duen bitartean.

    Autobus zerbitzua:
    Ohiko ordutegia izango du baina plazan ez da sartuko, beraz Arreseneko geltokian abiatu eta geldituko da.

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /