• 2019, azaroak 4
    2020rako Ordenantza Fiskalak jendaurrean

    Datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ziren behin-behinean urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran eta ostegunean argitaratu ziren GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Udaletxean aztertu eta erreklamatu daiteke abenduaren 16ra arteko epean.

    Bere espedientean jasotzen diren beharrezko azterketak eta jarduketa egokiak egin ondoren, Udalbatzak 2019ko urriaren29an egindako bilkuran erabaki zuen ondoren aipatzen diren Ordena tza Fiskalen aldaketak onartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik indarrean jarriko direnak:

    — Trakzio mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordenantza fiskala. Tipoak aldatzen dira.

    — Jabari publikoen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen duen ordenantza fiskala.

    — Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu-erreserba bide publikoan arautzen duen ordenantza fiskala.

    — Zerbitzu publikoak eskaini eta ekintza administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

    Hartutako akordioa eta horretarako izapidetutako espedientea jendaurrean erakutsiko dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak araupetzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1artikuluan xedatutakoa beteaz, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN,Udaletxeko iragarki taulan eta probintzian gehien zabaltzen den egunkarietako batean iragarkiak argitara emanez, aipatu artikulu horretako 2. zenbakiak exijitzen duenaren arabera, guzti hori ondoko arauei jarraituz:

    a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udaletxea.

    b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak egiteko epea:Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarki hau argitara emaneta hurrengo lanegunetik hasita 30 lanegun.

    c) Erreklamazioak egiteko legitimatuta daudenak: uztaila-ren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluak agertzen dituenak.

    d)Aurkezteko lekua: Udaletxeko Harrera Bulegoa, bulego orduetan eta Prozedura Administratiboari buruzko legeko 66. artikuluak seinalatzen dituen lekuetan.

    e)Erreklamazioak aurkezten zaion Organoa: Udal Batzarra. Informazio hau argitaratzen denetik hogeita hamar lanegunetako jendaurreko epea igaroz gero, inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe, hartutako akordioak behin-betiko onartutzat joko dira, bestelako akordiorik hartu beharrik gabe.

    Zaldibia, 2019ko urriaren 30a.—Alkatea.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /