• 2019, abenduak 11
    Trafiko Oharra: Santa Fe kalea itxita ostiral goizean

    Udal eraikin berriko bigarren solairuaren hormigonatzea dela eta ostiralean, abenduak 13, GOIZEKO 10:00etatik eguerdiko 14:00ak ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.

  • 2019, abenduak 5
    Abenduaren 6an Udala irekita

    Ostiraleko ohiko zerbitzua eskainiko da Udal harreran, kaleko zerbitzuan eta Kultur Etxean.

  • 2019, abenduak 3
    Euskararen Eguneko Adierazpena

    Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna dugu eta horren harira honako adierazpena onartu zuen udalbatzak aho batez.

  • 2019, azaroak 28
    Trafiko Oharra: Santa Fe kalea itxita bihar goizean

    Udal eraikin berriko lehen solairuaren hormigonatzea dela eta bihar azaroak 29, ostirala, GOIZEKO 8:00etatik eguerdiko 13:00k ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.

  • 2019, azaroak 26
    Trafiko oharra: Olakosai bidea

    Bidearen konponketa lanak direla eta, gaur goizetik aurrera (azaroak 26, asteartea) eta aste osoan zehar eragozpenak izango dira Bitoetxe paretik Olakosaiko aparkalekura bitarte. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun hauetan bertatik ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Astebururako lanak erabat amaitzea espero da.

  • 2019, azaroak 22
    Azaroak 25: Indarkeria Matxistarik ez!

    Datorren astelehenean dugu Emakumeonganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta horren harira, azaroaren 21ean burututako Ez-Ohiko Bilkuran adierazpen instituzionala onartu zuen Udalbatzak aho batez. Jarraian informazio gehiago.

  • 2019, azaroak 21
    Ez Ohiko Osoko Bilkura deialdia

    Datorren ostegunean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ospatuko da Bilkura eta jarraian dituzue aztergaiak eta deialdia.

  • 2019, azaroak 14
    Trafiko oharra: Olakosai bidea

    Bidearen konponketa lanak direla eta, OSTEGUN goizetik aurrera eta asteburu osoan zehar eragozpenak izango dira Olakosai bidean, BITOETXEKO BIDEGURUTZE ONDOTIK GORA. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun horietan ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Eguraldia dela eta, baliteke lanak datorren astearen zeharrera ere luzatzea. 

  • 2019, azaroak 4
    2020rako Ordenantza Fiskalak jendaurrean

    Datorren urterako ordenantza fiskalak onartu ziren behin-behinean urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran eta ostegunean argitaratu ziren GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Udaletxean aztertu eta erreklamatu daiteke abenduaren 16ra arteko epean.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /