• 2019, abenduak 16
    Oharra: Atez Ateko Bilketa Gabonetan

    Gabonetako jaiegunak direla eta, atez ateko hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA. Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR eta 25 eta 1ean iluntzean ONTZI URDINA, HORIA ETA ERREFUSA atera ahal izango dira.

    Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA.

    Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR.

    KUBO URDINAK, ABENDUAREN 25ean ETA URTARRILAren 1ean (iluntzean) ATERAKO DIRA KUBO HORIA eta ERREFUSAREKIN BATERA.

    3 hondakin atal ezberdinen jasoketak bat egingo duenez, zintzilikarioetan lekurik ezean, kuboak lurrean ahalik eta txukunen uztea eskatzen da.

    Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.

    Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

    Adeitasun osoz, Eguberri jai zoriontsuak eta Urte Berri on. 


    Zaldibian, 2019ko abenduaren 17an.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /