• 2019, ekainak 26

    Gazte Festak direla eta, jakinarazten da Santa Fe kalea itxita egongo dela mediku etxe eta Mariaundiñea bitartean, ondorengo egun eta orduetan: (irakurri gehiago)

  • 2019, ekainak 21
    Udaletxea udako ordutegian
    Aste honetan hasi eta irailaren 16ra arte, udako ordutegia izango du udaletxeak, hau da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
  • 2019, ekainak 18

    Trafiko oharra: Alamartxo gaua dela eta, ekainaren 23an,igandea, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Santa Fe kalea itxita egongo da ibilgailuentzako mediku etxetik aurrera.

    Afarirako eskaerak: afaltzeko mahaiak eta aulkiak behar dituenak, eskaria egin beharko du ekainaren 21a, ostirala, 12:00ak baino lehen. Udaletxera jo edo deituz, eskari elektronikoz edo ZAPP bidez egin liteke hori. Igandean 18:30etik 19:30era hartu beharko dira Gure Ametsako biltegi zaharrean.
     

  • 2019, ekainak 8
    Trafiko oharra

    Larunbatean jokatuko den Mendi lasterketaren ondorioz izango diren trafiko aldaketak.

  • 2019, maiatzak 17

    Kultur etxeko beheko solairuan egin behar dituzten obrak direla eta, Kultur Etxea itxita egongo da maiatzaren 20tik 24ra. Obrak lehenago bukatuko balituzte, jakinaraziko da.

    Hau dela eta, Udako Jardueretako eta Musika eskolako  izen-ematea telefonoz egin dezakezue,  eta matrikula orriak eta jardueretako kuota, maiatzaren 27tik 29ra  ekarri behar dituzue kultur etxera. Izan ere, izena emateko epea maiatzaren 29ra arte zabaldu da.

    Telefono zenbakiak: 943160338 edo 676531079

    Barkatu eragozpenak,

  • 2019, maiatzak 15

    Hasi da aurten ere Liztor Asiatikoa bere lehen habiak egiten. Herritarrei dei egiten zaie Liztor Asiatikoaren habia ikusi ez gero udaletxera deitzeko lehen bait lehen. Irakurri gehiago...

  • 2019, apirilak 3
    Trafiko Oharra

    Igande honetan, apirilak 7, XXIX. Dantzari Txikien Eguna festa dela eta, ibilgailuen trafikoan aldaketa batzuk izango dira.

  • 2019, apirilak 2
    Ohiko Osoko Bilkura deialdia

    Apirilaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Udalbatza. Gaiordenean daude Udal Eraikinaren proiektu moldatua eta obra deialdia onartzea eta apirilaren 28ko hauteskunde egunerako mahaiko kideen zozketa. 

  • 2019, martxoak 14

    VI. Goierri Rallysprinta lasterketa solidarioa da, minbizia duten haurren ASPANOGI erakundearen aldekoa, bildutako dirua elkarteari bideratzen zaiolarik. Urtero bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:30etik iluntzeko 20:30era martxoaren 16an, larunbata. Irakurri gehiago...

  • 2019, martxoak 4

    Prozedura amaitu ondoren lanpoltsa osatuta geratzen da.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /