• Alamartxo Gaua 2016

    Bihar, ekainak 23,osteguna, Zaldibiako ohiturari jarraituz, Alamartxo gaua ospatuko da herriko plazan.

     

    Egitaraua:
    • 18:30ean: Herriko gaztetxoen Herri kirolak plazan.
    • 19:00etan: Herriko txistulari taldea eta Olarte eta Furri trikitilariak herrian zehar.
    • 20:00etan: Ardo barrika eta sagardo kupelen irekiera.
    • 21:00etan: Herri afaria plazan.
    • 22:30ean: ALAMARTXO festa: Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa.

    Oharrak:

    • Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.
    • Trafiko oharra: ostegunean, Santa Fe kalea itxita egongo da autoentzat arratsaldeko 18:00etatik goizeko 6:00ak arte.
    • Alamartxo festako afarirako aulkiak eta mahaiak behar izanez gero, eskaera aurrez egin beharko da udaletxean, eta Udal biltegian jaso ahal izango dira, ostegunean bertan, 18:30etik 19:30era.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /