• Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

    Aurtengo Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira,   hainbat ekitaldi antolatu dira.

    Bi ostiraletan Autodefensa Feminista tailerra, azaroaren 25ean, larunbatean Zaldibiako plazan kontzentrazioa eta abenduaren 1ean, "EZ GARA PALESTINAZ ARI" ikuskizuna.

    Jarraian azalduko dizkizuegu egitarauaren xehetasunak.

    AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

    Indarkeria matxistak eragindako eraso edo diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu. Norberaren beharrak entzun eta mugak jartzen ikasiko dugu bakoitzaren gaitasunak landuz eta barneko indarrarekin konektatuz. Emakumeon arteko elkartasunean oinarritutako espazio seguru bat sortuko dugu emozioak eta autoestima lantzeko.

    • Egunak: azaroak 17 eta 24, ostirala
    • Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara
    • Lekua: Karreane Kultur Etxea

    KONZENTRAZIOA

    Azaroaren 25ean, larunbata, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean,    EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI, EZ ! lelopean, konzentrazioa egingo da Zaldibiako plazan, eguerdiko 12:30ean.

    • Eguna: azaroak 25, larunbata
    • Ordua: 12:30
    • Lekua: Zaldibiako plaza

    EZ GARA PALESTINAZ ARI! Ikuskizuna

    Antzerkia, bertsoak, musika

        Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bai eta bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…?
        Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera…
          Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, Pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.

    • Eguna: abenduak 1, ostirala
    • Ordua: 22:30
    • Lekua: Zaldibiako antzokia

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /