• 2018, otsailak 13
    Maite(mindu)z: maitasun harremanak aztertzeko tailerrak

    Otsaileko azken bi larunbatetan, maitasun harremanei buruzko bi tailer antolatu ditu Zaldibiako Udalak.

    Emagin elkarteko kideek dinamizatuko dituzten tailer hauetako lehenengoa, otsailaren 17an izango da, eta bertan parte hartzera, 2000. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilak gonbidatuta daude. Bigarren tailerra, otsailaren 24an, eta 2001. urtetik 2003. urtera bitarte jaiotako neska-mutilei zuzendua dago.

    Bi tailerrak 15:30ean hasi eta 18:30ean amaituko dira, Karreane Kultur etxean.

    Tailerretan parte hartzeko izena Kultur etxean eman behar da:  Lehenengo tailerrerako otsailaren  15a baino lehen. Bigarren tailerrerako,  otsailaren 21a baino lehen.

  • 2018, otsailak 16
    Etxeko Saltsak antzezlana Zaldibian

    Otsailak 16, ostirala., gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendia,  Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreek, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  "Etxeko Saltsak" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

  • Martxoaren 4an izango da Lilatoia Donostian. Hori dela eta, datorren asteartetik aurrera, hilak  13, lilatoian parte hartzeko prestatu nahi duenak badu aukera. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 6:30ean, parke botanikora azaldu eta korrika egitera joango gara.
    Animo,  neskak!

  • Aurtengo Lilatoian irteteko asmoa baduzu, eta bakarrik entrenatu nahi ez baduzu, hurbildu parke botanikora bihar, asteazkena, hilak 7, 18:30ean. Bertan   elkartuko gara hainbat herritar eta denon artean zehaztuko dugu elkarrekin entrenatzeko egunak eta ordua.

  • 2018, urtarrilak 18
    Liburu berriak liburutegian

    Azken asteetan liburutegira ekarri ditugun euskarazko zein gaztelerazko liburuen zerrenda, hauen azalak eta sinopsiak barruan ikusgai.

  • 2017, abenduak 27
    Txotxongiloak eta Irrien Lagunen ikuskizuna abenduaren 27an eta 28an

    - Hilaren 27an, asteazkenean, 17:00etan Herri Antzokian,  'Kletaren ametsa' txotxongilo ikuskizuna Gus Marionetas taldearen eskutik.

    - Hilaren 28an, ostegunean, ordu eta leku berean, Irrikula Makula Kriskitin Dzart! ikuskizuna Irrien Lagunen taldearekin.

  • 2017, abenduak 11
    Ipuinen hariari tira eta tira   Ipuin kontaketa musikatua

    Bihar, asteartea, hilak 12, arratsaldeko 5etan Karreanen. Saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da Kontalari 2 taldearen eskutik.

  • Herri kirolak Zaldibian, igande honetan

    Igandean, hilak 10, eguerdiko 12etan hasita, 2017ko Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Kopako eta Gabon Harrijasotzaile Txapelketako final-erdi bana jokatuko da Resti pilotalekuan. Sarrerak bertan jarriko dira salgai 10 euroan.

  • EZ GARA PALESTINAZ ARI! ikuskizuna gaur gauean

         Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera…

          Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, Pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta.  

    • Eguna: abenduak 1, ostirala
    • Ordua: 22:30
    • Lekua: Zaldibiako antzokia

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /