Albisteak

2026/11/09 Zaldibiako Udala
20261109_101924_8_da037ce804e5f2157e0397457e4a6db2.jpg

Asteazkenean itxita egongo dira udal zerbitzuak

Zaldibiako udal langileok bat egin dugu azaroaren 11rako deitutako grebarekin. Etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatu asmoz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago


2026/11/09 Herrigintzaren kultura
liburu aurkezpena.jpeg

'Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian' liburu aurkezpena

116 zuhaitz eta arbola espezieren inguruko informazioa biltzen duen lanaren aurkepena egingo dute bihar, asteartea, Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak. Zaldibiako udaletxe azpiko Topalekuan izango da, 18:00etan hasita.
Gehiago


2026/11/02 Herrigintzaren kultura
restifrontoia.jpg

2026-2027 ikasturteko Resti pilotalekuko ordutegi berria

Zehaztu da jada herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Gainera, egunak laburtzen hasi diren honetan, bere erabilerarako argi-orduak antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago


2026/10/30
esnatu.jpg

Egutegiak dakarrena: 2026ko azaroa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago


2026/10/23 Herrigintzaren kultura
Pantaila-argazkia_23-10-2026_112357_.jpeg

2027ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, horizontalean ateratako argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 13a, ostirala, baino lehen. 
Gehiago


Iragarki eta oharrak


2026/10/16 Zaldibiako Udala
errold.jpg

Hauteskunde Orokorrak 2026

2026ko azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Hautesle errolda 2026/07/30ean itxi zenez, ordutik hona etxebizitzaz aldatu eta erroldan aldaketaren bat egin duenak aurreko puntuan bozkatu beharko du. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.
Gehiago


2026/10/07 Zaldibiako Udala
udaletxea.jpg

Bihar, osteguna, itxita egongo dira udal zerbitzuak

Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago


Sute bat piztu da Zaldibian, Arkakara bidean
2026-11-09 - ZaldibiaTB

CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalak hartu du su. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute. Goierriko Hitza


Zaldibiako sutea, kontrolpean
2026-11-09 - ZaldibiaTB

Euria hasteak, eta horren ondorioz haizea baretzeak, sua kontrolatzen lagundu die suhiltzaileei. Goierriko Hitza


Artea eta sormena tailerretan
2026-11-05 - LARDIZABAL herri eskola

Urriaren 1ean hasi eta atzo bukatu zen arte tailerretako lehen txanda LH4-5-6n eta duela bi aste LH1-2-3n


#02 - 7. irratsaioa
2026-11-04 - LARDIZABAL herri eskola

Irratsaio honekin 6. mailakoak iritsi dira lehen txandaren amaierara.


Baso eskola
2026-11-03 - LARDIZABAL herri eskola

HH4 eta HH5 urtekoak Baso eskolako saio gidatuak burutu dituzte Ekoguneko teknikariekin.


Lardizabalgo bertso eskola martxan da aurten ere
2026-11-03 - LARDIZABAL herri eskola

Urriaren 13an hasita, Duna Urteaga irakaslearen gidaritzapean bederatzi laguneko taldea dabil bertsoekin jolastuz eta gozatuz


Hasi da Kantu Jira
2026-11-02 - LARDIZABAL herri eskola

Ikasturteko lehen Kantu Jira ospatu dugu.