2026-11-25 | Albisteak
Euskararen Egunaren bueltako egitaraua
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta gure hizkuntzari merezi duen aitortza egin eta bultzada emateko, egitarau oparoa antolatu dute herriko hainbat eragilek, Zaldibiako Udalaren laguntzarekin: Zaldibiako Euskara Mahaiak, Lardizabal Herri Eskolak, Zaldibiako Gazte Asanbladak eta Helduen Kantu Taldeak.
EGITARAUA
Azaroak 28
09:00etatik 14:00etara: TELP ikastaroa, Karreaneko ganbaran, Zaldibiako Euskara Mahaiak antolatuta.
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra
Lardizabal Eskolaren sarreran, oktogonoan, pankarta bat jarriko da, eta Hitz Kuttuna dinamika egingo dute ikasle, guraso eta irakasleek.
Abenduak 1
Egunean zehar: Ipuin kontaketa, Lardizabal Eskolako LHko ikasleentzat.
18:30ean: ‘Esnatu ala hil’ hitzaldia Gari Goikoetxearen eskutik, Zaldibiako Euskara Mahaiak antolatuta, udaletxeko areto nagusian.
Abenduak 3, Euskararen Eguna
Kantu-jira eguerdian Lardizabal Eskolak antolatuta.
Abenduak 4
18:00etan: Mihiluze lehiaketa, antzokian, Gazte Asanbladak antolatuta.
19:30ean: Helduen kantu-jira, Zaldibiako Euskara Mahaiak eta Helduen Kantu Taldeak antolatuta.
21:00etan: Bertso Afaria Zubi Buru elkartean, Gazte Asanbladak antolatuta. Bertsolariak: June Aiestaran, Elixabet Etxandi eta Gorka Pagonabarraga bertsotan.