100 urte bete ditu Sagrario Romerok

Badajozeko Don Benito hirian jaioa, 100. urtebetetzea ospatu du gaur Sagrario Romerok etxeko eta senideen konpainian. Ohitura legez, bisitan joan zaizkio Zaldibiako Udaleko ordezkariak, zoriondu eta oroigarria ematera.

 

Oroigarrian irakur daitekeenez, "Mende bateko lorea, herritarren ohorea". Zorionak, Sagrario!