Antzerki asteburua ekarriko digu udaberriak

Martxoaren 25, 26 eta 27an antzerkiak hartuko du Zaldibia. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuko bi antzezlanez eta Losers obraz gozatzeko aukera izango da udaberriari hasiera emanez. Sarreren banaketari astelehenean, martxoaren 21ean ekingo zaio. Jarraian informazio osoa.

 

ANTZERKI ASTEBURUA:

  • MARTXOAK 26, LARUNBATA, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore dituen LOSERS antzezlanaren bi saio: 17:00etan eta 19:30ean, Herri Antzokian

 

SARRERAK:

Kolorea: emanaldi bakoitzak kolore ezberdineko sarrera izango du. 

Sarrera kopurua: 100 sarrera emanaldi bakoitzeko. Aforo mugatua izango da indarrean diren neurriak tarteko. Ez dago sarrerak aurrez erreserbatzeko aukerarik. 

Sarreren banaketa:

  • Martxoaren 21ean, astelehena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean hasiko da sarrera banaketa, Zaldibian erroldatuentzat. Pertsona bakoitzak emanaldi bakoitzerako 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
  • Martxoaren 23an, asteazkena, 17:30etik aurrera jarriko dira soberan egon litezkeen sarrerak gainerako ikusleentzat, beti ere eskuragarri baldin badaude eta aurrez aipaturiko baldintza berberetan.

 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldian ezingo da jan, edan ez eta erre ere.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.