Argitaratu da Osasun Sailaren txostena asteburuko datuekin

Astelehenetik ostiralera 12:30ak inguruan www.euskadi.eus helbidean argitaratzen den txostenean herriz herriko eta osasun-guneen baitako datuak argitaratzen ditu Osasun Sailak eta gaurkoan ageri denez Zaldibian 3 positibo berri detektatu ziren ostiralean, 1 larunbatean eta 2 igandean. Baieztatzeko dago eta arratsaldean informazioa emango digutela adierazi digute, baheketako datuak zein izan diren. Ez dakite ea Ordiziako eta Zaldibiako datuak bereziterik izango duten. Udaletik bi datu eskatu dizkiegu: baheketan parte hartu duten zaldibitarren kopurua eta horien artean detektatutako kasu positibo kopurua. Informazio hau izatea lortzen badugu, zabalduko dugu ohiko informazio bideetatik. 

 

Gogorarazi nahi dizuegu Zaldibiako Udalarentzat garrantzitsua dela positibo kasurenbat izan bada jakitea. Batetik herrian dugun errealitatea baloratu ahal izateko eta bestetik positibo izan direnen hondakinak behar bezela jaso eta kudeatzeko.Gogoan izan berrogeialdia gorde behar dutenentzako janari eta lehengaiak etxeraino eramateko zerbitzua ere abian dugula. Beraz, positibo eman baduzu deitu udaleko telefonora 943880357.

Era berean, Alarma Egoera ezarri zuen atzo Espainiar Gobernuak eta orain Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du hori nola garatuko den Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hori dela eta, datozen orduetan neurri berriak iragarriko dira eta informatuko zaituztegu horren inguruan ere.