Berrogeialdian egotea egokitu bazaizu, zenbait ohar kultur etxetik

Hurrengo egunetan etxean egon behar baduzue eta liburutegira etortzeko modurik ez baduzue, jakin aukera duzuela liburuak eskatu eta etxean bertan jasotzeko. Horretarako deitu 943160338 zenbakira (itxita apirilaren 1etik ostegunetik, 5era astelehenera) edo idatzi kulturetxea@zaldibia.eus helbidera. Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko, eta duela urtebete publikatu bezala, etxeko egonaldia arinagoa egiteko euskarazko doako hainbat baliabideren gida ikusteko, jarraitu irakurtzen. 

1.- Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko, SAKATU HEMEN.

2.- Euskarazko baliabideen gidara joateko KLIKATU HEMEN.