Botatako zuhaitzari bizia emateko sorkuntza

Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.

Dakizuen bezala jaien ostean txoznen desmuntai lanean zebilen kamioi batek puskatu zuen.  Zuhaitz enborrarekin zer egin asmatu ezinik genbiltzan eta plazako definizio prozesua abian dela ikusirik ez genion zentzu handirik ikusten orain bertan zuhaitz gazte bat landatzeari.

Horregatik, zuhaitzaren presentziari eutsi eta Xantirekin oroitu ginen. Bere sormenari atea jo genion zuhaitzaren enborrari bizi berri bat eman ziezaion eta emaitza egunez egun lantzen ikusteko plazara gerturatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.