Familia ugaria izaera duten subjektu pasiboentzat hobaria IBIn

Subjektu pasiboek bete beharreko baldintzak, hobari motak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, horretarako epea eta informazio guztia, jarraian.

 

Subjektu pasiboak familia ugariko titularrak badira, gehienez %90ko hobaria izango dute zergan, familiako dirusarrerak kontuan hartuta taula honen arabera:

 

0-

25.552,80

25.552,811-

29.332,80

29.332,91-

34.927,20

34.927,21-

44.604,00

44.604,01-

60.000

Gehienez

3 seme-alabako famliak

 

 

%90

 

 

%75

 

 

%50

 

 

%35

 

 

%15

4 seme-alabako familiak

 

%90

 

%90

 

%75

 

%50

 

%35

5 seme-alaba edo gehiagoko familiak

 

%90

 

%90

 

%90

 

%75

 

%50

 

Emakidarako baldintzak eta aurkeztu  beharreko dokumentazioa:

a) Ohiko etxebizitza: Errolda agiria

b) 180.000€ko edo gutxiagoko etxebizitzaren balio katastrala: O.H.Z ordainagiriaren kopia.

c) Foru Aldundiako Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

d) Beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatearen zinpeko aitorpena (garaje bat, trastero bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala  izan ezik).

Azaldutako hobariak soilik ohiko bizilekuari aplikatuko zaizkio; halaber, titularrek ezingo dute beste etxebizitzaren baten jabe izan.

 

  • ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: Martxoak 8ra arte
  • NON AURKEZTU: udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atarian telematikoki.
  • OHARRA:  familia ugariko titulua  eta unitate kide bakoitzaren aurreko urteko  errenta aitorpena aurkeztu beharko da.