Datorren astelehenean, ekainak 15, arratsaldeko 15:00etan itxiko da Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Hurrengo egunean, hilak 16, goizeko 11:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.
1. Furgoneta batentzako espazio bat zozketatuko da ekainaren 25, 26 eta 27ko Gazte festetan ogitartekoak eta abar saltzeko furgoneten artean, oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz.
2. Okupazioaren lekua: Santa Fe 23 helbidea: 1. espazioa
3. Okupazio egunak: 2026ko ekainak 25, 26 eta 27
4. Zozketa eguna eta ordua: 2026ko ekainaren 16an egingo da, 11:00etan, udaletxeko batzar aretoan
5. Zozketaren emaitzaren jakinarazpena: Zaldibiako Udalaren web-orrian argitaratuko da eta horrek jakinarazpen-izaera izango du eragin guztietarako.
Jarraian irakur ditzakezue oinarri arautzaileak: