Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileen lanposturako emaitzak

Azaroaren 4an, ostiralarekin, burutu ziren gaztetxoen dinamizaziorako bi lanposturen deialdira aurkeztutako hautagaien balorazio elkarrizketak. Hala, emaitzak jarraian kontsulta daitezke, lehen eta bigarren postuan geratu direnek eskuratu dutelarik lanpostua. 

 

Lan eskaintzarako izen-ematea 20 pertsonak egin bazuten ere, 7 izan ziren elkarrizketara bertaratu zirenak. Bertan jasotako informazioa eta egindako ariketa praktikoak baloratu ondoren, honakoa izan da puntuazio altuenetik baxuenera eta izen-abizenen inizialen bidez adieraziz hautagaiek lortutako hurrenkera:

 

GAZTETXOEN DINAMIZATZAILE HAUTAKETAREN EMAITZA 2022/11/04
POSTUA IZEN-ABIZEN INIZIALAK GUZTIRA PUNTUAK
1. E.I.T. 79
2. I.A.I. 76
3. M.M.I 74
4. I.O.H. 70
5. N.G.S. 51
6. I.F.M. 25
7. E.R.I. 21

 

Morez ageri diren bi hautagaiekin harremanetan jarriko da Zaldibiako Udala, kontratazioa martxan jarri eta epe motzean 2022-2023 kurtsoko "Zaldibi, Gaztetxoen kabi!" dinamikari hasiera emateko. Eskerrak eman nahi dizkiegu balorazioan parte hartu zuten guztiei.