Hemen dira liztor asiatikoak

Dagoeneko bi leku ezberdinetan egin dituzte kabiak: Zaldibarrengo zubian eta Karreane kultur-etxean.

Aurten ere bixitan etorri zaizkigu liztor asiatikoak. Iada bi leku ezberdinetan egin dituzte kabiak: Zaldibarrengo zubian eta Karreane kultur-etxean.

Zaldibiako Udaletik dei egiten zaie herritarrei liztor mota honen kabiren bat topatu ezkero Udalera zuzendu 943880357 zenbakira deituaz eta kokapenaren berri emateko, liztor mota honek duen eragin kaltegarria murrizteko.

Udala arduratukoda kabia hauek erretiratzeko protokoloa martxan jartzeaz.