Herri bideen inbentarioa: aurkezpenerako deialdia

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen udal lan-arloko bileretan landu ondoren, 2022rako helburutzat hartu zen herriko bideen inbentarioa egiteko prozesua egitea. Lanak hasi aurretik, azalpen eta aurkezpenerako batzarra antolatu da, EKAINAREN 15ean, ASTEAZKENA, iluntzean Udaletxean.

Zaldibiako udalak Jabego Publikoko Ondarearen Inbentarioa osatzeko lanak gidatzeko zeregin honetan espezializaturik dagoen ingeniaritza-enpresa baten zerbitzua kontratatu du, Sendo S.L. hain zuzen ere.

Urte luzetako esperientzia dute arlo honetan, Goierriko herrietan ere lan egin dutelarik. Ikerketa lanetarako metodo historiko-geografiko-administratiboa erabiltzen dute, eta auzotarren zein interesa duten herritar guztien parte-hartzeari hasieratik bukaerara arte garrantzi berezia ematen diote. Prozesuak hainbat pauso izango ditu: azterketa lana, erakusketa publikoa, kontsultak eta alegazioak egiteko aukera…

Hasi aurretik azalpen osoa jaso eta egon litezkeen zalantzak argitzeko, SAIO IREKIA egingo da, oso garrantzitsua izango dena. Hona hemen DEIALDIA:

 

LEKUA: Udaletxeko Areto Nagusian

EGUNA: ekainak 15, ASTEAZKENA

ORDUA: 18:30ean

 

Deialdiarekin batera, herritarrei saiora etortzeko gonbitea egiten die udalak.