Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa

Ostiralean, hilak 19, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.

 

Herriko hainbat talde eta eragileren ordezkariak izango dira bertan, baina herritar guztiak daude saiora gonbidatuta.

 

JORRATUKO DIREN GAIAK:

  • Jaien egutegia
  • 2023ko jaien balorazioaren errepasoa
  • Talde eta norbanakoen ekarpenak jasotzea
  • Egitarauaren lehen zirriborroa egitea

Bertaratzerik izango ez dutenek ere badute proposamenen bat egiteko aukera, jarraian duzuen formularioan.

2024ko Zaldibiako festetarako proposamenik?

Hauxe da horretarako tartea.