Ikastetxeetan hondakinen prebentzio kanpaina burutzen ari da Sasieta

Sasieta Mankomunitateak Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako prebentzio kanpaina hasi du Hondakinak Kitto! lemapean. Astelehenean Zaldibiko Lardizabal ikastetxean burutu zuten.

Goierriko ikastetxe guztietan ari dira kanpaina hau aurrera eramaten, ikastetxe bakoitzean bi orduko saioak eginez.

Lehen orduan teoria barneratzen dute ikasleek beraien geletan, eta bigarren orduan jolastokietara jaitsi eta jokoen bidez ikasitakoa praktikan jartzen dute.

Artelatz elkartekoak ari dira dinamizazio lanetan, eta Aitziber Sarasolaren arabera “oso harrera ona” ari dira izaten. Aurreko kanpaina batzuetan berziklapena asko landu da, eta kanpaina honetan lehen pausoa ahalik eta hondakin gutxien sortu behar dela irakatsi nahi zaie ikasleei.

Goierrikohitza