2026ko otsailaren 27ko datako Alkatetzaren Dekretuaren bidez, ohiko egoiliarrik inskribatua ageri ez den bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izateagatik, osaturiko behin-behineko Ondasun Higiezinen Zergako zergadunen zerrenda onartu da. Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte, hau barne, Zaldibiako udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko egoitza elektronikoan
Ondasun Higiezinen Zergaren Ordenantza Fiskalak jasotzen duenez, ondasun higiezinek bizitoki erabilera dutenean, zergadunaren ohiko etxe bizitza ez izateagatik edo errentamenduz edo lagapen bidez hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean, % 150eko errekargua ezarriko zaie zergaren kuota likidoaren gainean.
Behin-behineko zerrendaren onarpena: 2026ko otsailaren 27ko datako Alkatetzaren Dekretuaren bidez, ohiko egoiliarrik inskribatua ageri ez den bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izateagatik, osaturiko behin-behineko Ondasun Higiezinen Zergako zergadunen zerrenda onartua izan da.
Alegazioak aurkezteko epea: Martxoaren 31ra arte, hau barne, Zaldibiako udaletxeko harreran edo www.zaldibia.eus atariko egoitza elektronikoan.