Irakurri Gozatu Oparitu egitasmoaren amaierako zozketak baditu irabazleak

Azken Irakurri Gozatu Oparitu egitasmoak bazuen berritasun nabarmen bat. Izan ere, edizio honetan fitxa aurkeztu zuten herri guztietako irakurleen artean, 500 libururen zozketa egin zen, eta horietako hamar zaldibitarrei egokitu zaizkie. Liburuak iritsi dira jadanik sarituen etxeetara, egitasmoan zehazten zen bezala, gertuko norbaiti oparitzeko. Azkenik, liburu elektronikoa zozkatu zen egitasmoan parte hartu zuten Zaldibiako irakurleen artean, eta Manex Insausti izan zen irabazlea. Zorionak, Manex!