Itturritik udal aldizkaria kalean da

Zaldibiako eta udaleko informazioa, euskarri fisiko batean etxe guztietara helarazteko bokazioarekin abiatu da Itturririk Zaldibiako udal aldizkaria. Postontzian zai izango duzu.

Hona hemen Itturritik aldizkariaren lehen alea. Urtean hiruzpalau ale plazaratu asmo ditugu eta bertan, Udaleko nahiz herriko albisteak jasotzeaz gain egitasmo ezberdinen jarraipena eta hurrengo bi hilabetetan egutegiak dakarrena jasoko ditu.