Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Zaldibian

Aurtengo urtarrilean, Zaldibian, jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko partaidetzazko prozesua ireki zen eta hiru lantaldeetan banaturik, sei  hausnarketa saio burutu dira.

Larunbat honetan, lantalde guztietan izan diren eztabaidak zein hausnarketak, partekatzeko asmoz, batzar bat antolatu da. Gaiaren inguruan interesa duen herritar oro eta, aurreko saioetan parte hartu duzuenok ere, gonbidatuta zaudete.

Animatu eta parte hartu  topaketan.

  • Eguna: martxoak 8, larunbata
  • Ordua: 10:30ean
  • Lekua: Karreane kultur etxea