Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Zaldibian

Pasa den larunbatean, martxoak 8, Zaldibian, jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko partaidetzazko prozesuko bateratze batzarra izan zen.

Bertaratutakoen artean hainbat hausnarketa, iritzi partekatu zuten eta gaiarekin aurrera jarraitzeko asmoz, larunbat honetarako geratu ziren berriro elkartzeko. Beraz larunbat honetan, hilak 15, goizeko 11:00etan; Karreane Kultur etxean, bilera izango da. Etorri nahi duen herritarrak aukera izango du.

Bestetik adierazi nahi dizuegu, otsailaren 26an, “Aniztasunaren lekua” gaiaren inguruan burututako 2.saioko akta eta martxoaren 8an, Bateratze batzarrean landutakoaren akta ikusgai dituzuela  hemen.

Eguna: martxoak 15, larunbata
Ordua: 11:00etan
Lekua: Karreane kultur etxea