Kimikarin esperimentu tailerra, ekainaren 21ean

Norentzat? LH 3. mailatik LH 6. mailara bitarteko haurrentzat. Noiz? Ekainaren 21ean, astelehena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Non? Resti pilotalekuan. 25 haur baino gehiagok izena emanez gero, bi saio  ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko ekainaren 17ra arte, osteguna, Kultur etxean edo albiste honen barruan aurkituko duzuen formularioa beteta.