Korrika batzordea antolatzeko bigarren bilera, bihar

Aurten martxoaren 19tik 29ra ospatuko da "Korrika" Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilaren 20an izan zen, eta bihar, asteazkena, bigarrena antolatu da 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Animatu!