Kultur eta Kirol taldeentzat 2021eko diru-laguntza deialdia zabalik

Gaurtik eta ekainaren 4ra arte, zabalik izango  da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2021. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 

 

Martxoaren 29an bildu ziren Udaleko Kultur eta Kirol arduradunak herriko hainbat Elkarte eta talderekin aurtengo urteari begirako asmoak elkarbanatzeko. Ez iazkoa, ez aurtengoa, ez dira urte xamurrak izango arlo honetan, eta denen arteko bultzada beharrezkoa izango da. Hizpide izan zen gaietako bat urteroko diru-laguntza deialdia izan zen. Udaletik deialdia egiteko asmoa adierazi zen eta taldeei, egoeraren ziurgabetasuna aintzat hartu behar bada ere, euren programak aurkezteko deia egin zitzaien. Egun bakarreko ekintzekin (Txirrindularitza proba, Ardiki Eguna, Mendi Lasterketa...) zuzeneko hitzarmenak sinatuko dira aurtengoan, betiere antolakuntzak aurrera egitea ahalbideratzen badu une hartako egoerak. 

 

Hala, 2021eko apirilaren 28an, Zaldibiako udaleko Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu dira Kirol eta Kultura arloan 2021ean emango diren diru-laguntzen oinarriak eta diru-laguntzen deialdia. Hemen eskaerak aurkezteko informazio osoa:


Epea: 2021eko ekainaren 4ra arte, arratsaldeko 14:00ak arte.

Dokumentazioa: behean atxikitako oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko lekua: telematikoki, www.zaldibia.eus web-orrian.

Zalantzak argitzeko Kultur Etxera edota Idazkaritzara jo dezakezue.