Etzi, asteazkena, ekainak 10, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak artean. Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bionda edo bazter-babesa (quitamiedosa) instalatuko da.
Ekainaren 10ean, asteazkena, Olaldetik Lazkaomendira igotzen den bidean bionda edo bazter-babes bat instalatzeko lanak egingo dira. Hartarako erabili behar duten makinaren ezaugarriengatik bidea erabat itxita egon beharko da. Beraz, bidea itxita egongo da goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak artean.
Lanak egingo dituen enpresak egunean bertan bukatzeko aukera aurreikusten badu ere, baliteke ostegun goizean berriro ere itxialdi laburrago bat egin behar izatea. Hala balitz, asteazken arratsaldean jakinaraziko da.