Liztor beltzen habia kendu dute suhiltzaileek Zaldibian.

Herritar baten abisuaren ondotik, kendu zuten habia asteartean Aiestaran auzoko zentraleko tuboen inguruan. Zaldibiako Udalak martxan du kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa.

Kasu hauetan, habiara gerturatu aurretik jantzi babesleak jazten dituzte. Ondoren habia poltsa batean sartzen dute ihes egin ez dezaten eta jarraian pozoina isurtzen zaie. Amaitzeko, poltxa itxita dagoela su ematen diote habiari suhiltzaileek.

Liztor beltzaren habia izan litekeena ikusiz gero, Udalera abisu emateko eskaera luzatu du Zaldibiako Udalak. Kasu hauetako indarrean dagoen protokoloari jarraituz udal arduradunek lehen ikuskapena egin behar dute, Sug¡hiltzaileei abisua pasa aurretik.