Modu ezberdinak, izen berdina: ELKARTASUNA

Covid-19 gaitzaren aurrean loratzen ari den elkartasunak irudi ederrak uzten dizkigu. Forma ezberdineko keinuak dira, egoera zaurgarrienean dauden herritarrengana bideratuko direnak.

Udaletik, hasteko, modu anonimoan bada ere eskerrak eman nahi dizkizuegu elkartasun keinuak egiten ari zareten herritarrei. ESKERRIK ASKO!

Egunotan dohaintza hauek egoera zaurgarrienean dauden herritarrengana bideratzeko lanetan gabiltza. Mota ezberdinetako dohaintzak jaso dira herritik: 350 maskarilako lotea, elikagaiak, elkartasun diru-poltsara egindako ekarpenak... 

Maskarilen kasuan, herriko adin handieneko herritarrei banatuko zaizkie datozen egunetan etxez etxe, 5 maskarilla bakoitzari. Horretaz gain, Eudeletik iritsi ziren 250 maskarillak itzuli egin behar izan genituen eta orain berrien zain gaude.

Hala ere, farmazian badaudela ziurtatu digute, erabilera bakarrekoak direnak, 0,96€-an alea edota FFP2 motakoak, segurtasun handiagoa eta iraupen handiagoa dutenak eta labean desinfektatu daitezkeenak. Informazio osoa farmazian emango dizute. 

Mila esker beraz, keinu hauen bidez eta era batera edo bestera ingurukoak zaintzen ari zareten guztiei.