Neguko agenda txikienentzat: Urte zaharretik, urte berrira!

Badator neguko solstizioa, badatoz neguko oporrak. Herriko txikienentzat egitaraua antolatu du Udaleko Kultura arloak aurtengoan ere, osasun neurriak kontuan izanda, noski. Egitaraua ikusi eta izena emateko, jarraitu irakurtzen.

Hemen duzu herriko txikienentzako NEGUKO AGENDA:

Abenduaren 13ko ASTEAN ZEHAR, Karreane eta Lardizabal eskolan IPUIN KONTALARIA mailaz maila.

Abenduak 23 OSTEGUNA goizean Lardizabal herri eskolan: OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita.

(Ekitaldia grabatu egingo da eta ahalik eta epe motzenean zabalduko da.)

Abenduak 24 OSTIRALA, KANTUAK eta MUSIKA herrian zehar (Egun honetako egitaraua osasun egoeraren arabera egokituko da)

Abenduak 28 ASTEARTEA ADI! leku aldaketa PLAZAN.

  • 11:00etan Herri Antzokian ERBIA ETA DORDOKA ikuskizuna Haur Hezkuntzako haurrentzat.
  • AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreanen edo HEMEN abenduaren 23 arte.

(Helduak kanpoan geratuko dira eta txikienak maskararekin sartzea gomendatzen dugu)

 

  • 17:00etan Resti pilotalekuan OIHAN VEGArekin IPUIN DANTZA ikuskizuna Lehen Hezkuntzako haurrentzat ADI! leku aldaketa PLAZAN.

OHARRA: Ikuskizuna zutik izango da eta maskara derrigorrezkoa izango da. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

 

Abenduak 29 ASTEAZKENA 11:00etan Herri Antzokian HALA BAZAN ikuzkizuna Haur Hezkuntzako haurrentzat. ADI! leku aldaketa PLAZAN.

  • AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreanen edo HEMEN abenduaren 23 arte.

(Helduak kanpoan geratuko dira eta txikienak maskararekin sartzea gomendatzen dugu)

 

Abenduak 31 ASTEARTEA Urte zaharrak lekua egingo dio urte berriari.

 

Urtarrilak 3 ASTELEHENA 11:30ean Herri Antzokian HAIRAren ALPISTEGIA bertso antzerkia Lehen Hezkuntzako haurrentzat. 

  • AFORO MUGATUA: IZEN EMATEA Karreanen edo HEMEN abenduaren 23 arte. 

(Helduak kanpoan geratuko dira eta maskara derrigorrezkoa izango da).

 

URTARRILAK 5 ASTEAZKENA Resti pilotalekuan PUZGARRIAK herriko haurrentzat.  ADI! Osasun egoera medio ATZERATUA!

  • HAUR HEZKUNTZA 10:30etik 11:30era eta 16:00etatik 17:00etara
  • LEHEN HEZKUNTZA eta DBH 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara

 

Gozatu oporrez eta gozatu eskaintzaz!

Oharra: Ekintza guztiak dohainik dira.