OHARRA: Trafikoa eta informazioa

Apirilaren 15ean Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdia dela eta, Antzokian eta antzoki pareko aparkalekuan kontuan izateko oharrak dituzue jarraian.

 

Jarraian jaialdiaren antolatzaileekin adostutakoak:

  • Apirilaren 14an osteguna, 14:00etarako antzoki aurreko aparkalekua hustuta egoteko oharra jarriko du udalak aurrez. Jaialdiaren antolatzaileek antzoki inguruko bizilagunei ere oharra jarriko diete.
  • Apirilaren 14an, arratsaldean, karpa muntatuko dute antolatzaileek antzoki aurreko aparkalekuan.
  • Apirilaren 15etik 16rako gauean:
    • Karpan musika jartzen bada, beranduenez 00:00etan kenduko da musika.
    • Antzokian, kontzertuak edo musika 02:30erako amaituko dira eta 03:00etarako antzokia hutsik egongo da.
  • Apirilaren 16an, iluntzerako aparkalekuko karpa desmontatuta eta eremua txukunduta eta ibilgailuentzat irekita utziko dute antolatzaileek, eta antzokia apirilaren 17 iluntzerako txukunduko dute.