Ostiralean Uda Biziaren amaiera

Murgildu gara programazioaren azken astean, ostiralean emango diogu amaiera. Bideo honekin deialdi berezia egin nahi dugu bukaera berezia eman diezaiogun.

EGITARAUA: Uztailak 24, ostirala

11:00etan, Parke Botanikoan Sahararako material bilketa

Bilduko den materiala:

  • Eskolako materialak: margoak, arkatzak, koadernoak, karpetak, motxilak, axotak… (testu-liburuak ez)
  • Haur eta gaztetxoen kirol arropa eta oinetakoak
  • Ohiko botikak
  • Eskuak garbitzeko xaboia

11:30ean sorpresa koloretsua, jujuju...!

Ondoren, mokadu txiki bat

Gauean 22:00etan plazan pelikula emanaldia. 

Oharra: puntualak izan mesedez eta toaila ekarri belarretan esertzeko.