Trafiko Oharra: Maiatzak 16, larunbata

Bihar, larunbata, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.

 

ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu:

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea eta ARRUEGI auzo hasiera: 9:15etik 10:15era BIDEA MOZTUTA IBILGAILUENTZAT

Lasterketa plazatik aterako da. Mariaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.

EGILEOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) 9:30etik 15:00etara BIZILAGUNAK BAKARRIK

Lasterketaren azken zatia, Zulota-gainetik Txamarretxera, errepidez burutuko da. Bertako bizilagunek soilik izango dute pasatzeko aukera. Irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.

PLAZA EREMUA (Anbulategitik estankoa zegoen eraikinera) IBILGAILUENTZAT ITXITA EGONGO DA 7:00etatik 15:00etara. 

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00etatik 15:00etara, autobusak Biloreko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.