Trafiko oharra: maiatzak 29, ostirala

Ostiralean, Oin Lur Irristaka elkarteak antolatutako V. Patin Topaketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.

 

Zaldibiako OIN LUR IRRISTAKETA TALDEAk V. Patin Topaketa antolatu du MAIATZAREN 29an, OSTIRAL HONETAN, eta ondorioz:

 

IBILGAILUEN JOAN ETORRIA ETENGO DA:

    • 16:00-20:30 SANTA FE 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE 45era (Mariaundi)

    • 18:30-20:30 SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) ARTXANBERRI 4ra

 

APARKATZEKO DEBEKUA:

14:00etarako HUTSIK EGON BEHARKO DUTE APARKALEKUEK:

  • PLAZA INGURUAN: Santa Fe 23, 25 eta 27 parean
  • ITOITZ ETXE ONDOKO ALDAPAN dauden aparkalekuetan
  • ARTXANBERRI KALEAN trafiko norantzan eskuin aldeko aparkalekuetan

 

GARRAIO PUBLIKOA:

AUTOBUSAK BILOREKO GELTOKIRA iritsi eta bertatik aterako dira bidea moztuta dagoen bitartean.