Trafiko oharra: Ostegunean Santa Fe kalea itxiko da

Ekainak 23 ostegunean, udako solstizioaren ospakizun jaia dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara.

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

ORDUTEGIA:

  • Arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 06:00 arte

GARRAIO PUBLIKOA: 18:00tatik 06:00tara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 Zaldibian, 2022ko ekainaren 20an.